Gaizka joan da etxera, 100 metro karratuko plastikoarekin da bueltan, euria hasi aurretik estali du frontoia, laguntzaile izan du Gari. Hau gutxi ez, eta Aiertek, Elenak eta Xanpok egin diote hiru metro luzeko artelana hormari. Goiza iritsi da, finalak bertan dira, eguraldia lagun, frontoian: Aritz, Urkiol, Asier, Arkaitz, Egoitz eta Urtubi. Sei jokalari, baina hiruk egin diote ohore txapelari. Xabat eta Xabat epaile eta argazkilari. Kamiseten diseinuan eskerrak eman Aranburi eta nire anaiari. Hamaiketakoa iritsita, sukaldean, Beñat eta Oies buru-belarri. Poteora bidali gaitu Errotak, hura da orkestraren zuzendari. Bazkarian jateko, mingaina, denok egon gara kalakari, baina aurretik bota du Karkunek txopoa, Pedrinen irribarrea izan duela ikuskari. Jan eta jan bai, baina baita eman diogu edanari. Hasi da des-kontrola Arrazolan, Txino eta Titi eszenatokiaren atontze lanetan gidari, Magu, Pello eta Sala Txiki musikari. Oihane, Gentzane, Leire, Dorleta, Josune eta Eli kontzertuan, guztiok dantzari. Denok Sapoherriruntz korrika joan aurretik karaokearekin eman diote umeek amaiera Arrazolako egunari. Aldez aurretik, barkamena ahaztutako jende guztiari eta, nola ez, Anbototik zaintzen gaituen Mariri.
Badiote txakurrek beraien jabeekiko duten leialtasuna mugagabea, infinitua, dela. Arrazolarrek beraien sorterri eta sustraiekiko duten leialtasuna gaindiezina da. Aita Arrazolan jaio eta Arrasaten hil zen; beti arrazolar leiala izanik, nire barnean zerbait –akaso, asko– utzi zuen.