Puntua

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Amiano Salterain 2022ko uzt. 24a, 00:00

Ekaitz, zeren inguruan idatziko dot PUNTUA aldizkarian?". 

"Ummm, ba... Puntua". Ba horixe!

Asteriskoak gomina ezagutu zuenean hasi zen dena (puntua). Geroztik, puntua gure bizitzan sartu zen, eta betirako. 

Erditzearen ostean askori puntuak eman beharra egoten da. Nork ez du amamak egindako jertsea izan gurutze-puntuz egina. Ikastolan, komak eta puntuak non jarri, hori bai zorabioa. Aitak edo amak: "Hori horrela da eta punto". Kalera irten Realaren partidua ikustera eta irabazteko puntuan egotetik bukaeran galdu eta puntu gabe geratzea; ondoren, lagunekin garagardo batzuk edan eta puntua harrapatzean, norbaitek puntua botatzen du bertsotan jarraitzeko, gustura egon eta etxeratzea berandutzean puntu piloa galduta berriz errekuperatu behar. 

Hortik, PUNTUAn puntuaren inguruan idazteraino.

300 zenbakitik gora eginak dituzue Goienakideok; bejondeizuela.

Jarraitu horrela, i bakoitzaren gainean puntuak jarriz eta PUNTUA 1.000 zenbakira iritsi arte, gutxienez.

Puntua, jokoa, seta eta partidua. Zaz!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak