Azkenaldian, urte bat, bederatzi hilabete, 30 egun, 4 ordu eta 27 minututan, hain zuzen ere –gutxi gorabehera; kar, kar, kar!–. Gizateria kaka zaharrez bete dute eta dugu. "Ni ez naiz bakunatuko, bakunatu daitezela besteak nire aurretik"; "bakunatzera noa, Italiara joan nahi dut eta"; "igerilekura? Erakutsi COVID pasea, mesedez"; "ea COVIDa harrapatu eta susto on bat ematen dion"; "bai, bai, alabak positibo eman du eta kalean zebilen lasai asko"; "ni ez noa, bakunatu gabe daude eta"; "aita ezin izan dut agurtu hil aurretik, positibo nintzen eta"...
Honek guztionek gizakiaren txarrena atera duelarik, norberaren zilborkeria, indibidualismoa eta fobia guztiak indartu eta suspertu ditu, beti egon dira-eta hor. Eta zerk harritzen zaituzte, bada? Ni, ezerk ez!
Zaharra da kaka, lagunok, betiko kaka!