Arramek zein harriek zauriren bat egiten ez didaten bitartean, lan monotonoak buruari eragiteko aukera ematen dit:
"Bihar, astelehena, bezeroen zerrenda errepasatuko dut gaualdean. AstraZeneca edo Pfizer? Oporretan mendira, hondartzara edo biak? Autoari gasolina bota behar diot, dirua ere atera beharko dut. Zabaleta, atzelaria bai, baina ederto moldatzen da banakoan; Txokoak laster zabalduko dituzte? Noiz egingo ote dugu kuadrillako hurrengo bazkaria? Bizikletako gurpila ere aldatu beharko dut... Eta, nola ez, Isakek azken momentuan sartu eta 14 milioi balio zuen gola.
Azkenaldi honetan, itsasoa zein erreka soil bat zeharkatzen saiatu eta bertan geratu edo Palestinan hondakinen azpian bilatu ezinik daudenak etorri zaizkit istant batean burura; aurreko dena ezereztu eta hutsal bihurtu ditu. Benetan, hutsalak.
Ups! Amari, arrosa bat moztu diot. Errealitate triste eta gordina