Hausnarketa prozesua: Aramaioko euskara eta Txirritolaren funtzioa

Txirritola euskara elkarteak hausnarketa prozesua irekiko du, bazkideei zuzenduta eta oro har herriko euskal komunitateari zuzenduta.

Hausnarketa prozesua hiru saiotan gauzatuko da:

  1. - urtarrilaren 28an 
  2. - otsailak 11
  3. - martxoak 4. 

Bilera guztiak udal pleno aretoan izango dira, arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean.
Bata bestearekin jarraipena izatea da asmoa, beraz, partaideen aldetik ere hiruretan parte hartzea eskatzen da.
Gonbidapen gutuna bidali zaie dagoeneko Txirritolako bazkide guztiei eta herriko eragile sozialei.
Hausnarketa saio hauen helburua hauxe izango da: Aramaioko euskal komunitatearen egoera aztertzea, euskarak herrian duen presentzia eta indarra aztertzea, Txirritolaren funtzioa aztertzea eta esparru honetan aurrera begira jarraituko diren ildo nagusiak finkatzea.
Horretarako metodologia dinamikoa, partehartzailea proposatzen da. Prozesuari hasiera emateko, lehendabiziko saioan Topaguneko ordezkariek hartuko dute parte, nolabait sozioliguistika aldetik hainbat aspektuen inguruko erreflexioa sustatzeko. Eta ondorengo bi saioetan Aramaioko gizarte sareak aztertuko dira (kultur taldeak, udala, eskola, gazte asanblada, kirol taldeak, …). Horrez gain, aurrera egiteko norabidea finkatzea izango da helburua eta horretarako eragileen iritzia konpartitzea ezinbestekoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak