"Gerente hori: NSA1-eko erabiltzailea naiz. Erabateko etika falta daukazuela esan nahi dizuet. Egin den greba honetan ez dituzue batere baloratu pazienteen ondo-ondoan lan egiten duten langileak. Eta pazienteak ere ez dituzue baloratzen. Nahiago nuke mundu guztia ospitaletik botatzea, greba mugagabea guztientzat: pazienteak, laguntzaileak, medikuak, erizainak, psikologoak… eta zu bakarrik geratzea itsasontzia kudeatzen, ea ahal duzun. Izan ere, ez da bidezkoa pazienteak bakarrik uztea; langile kualifikatu gehiago behar ditugu mota guztietako egoerak artatzeko.
Gauza askotaz jakingo duzu, baina jendearen minaz ez dakizu ezer, zure ordenagailuan sartuta zabiltzalako ez dakit zer begiratzen, eta ez duzu kontuan hartzen bizitza honetan gehien balio duena: pazienteak.
Hori dela eta, guztiok ospitaletik atera eta hemen bakarrik geratzeko eskatzen dizut, zorrak dituzula; adibidez, Aita Menni osoa, instalazio berriak, ordaintzea.
Zuk asko dakizu. Ea honek pixka bat pentsarazten dizun, ahal baduzu. Greba zerbaiterako egiten da, ez ezertarako. Ahizpak hor daude, ez ahaztu".
----------
Txema Kortabarria
Aita Menni Ospitaleko Enpresa Batzordeko kidea, NSA1 unitatean daudenen izenean
Arrasate