Aita Menni ospitaleko gerenteari

Erabiltzailearen aurpegia Txema Kortabarria 2022ko ots. 18a, 07:49

Txema Kortabarria naiz, Aita Menniko enpresa batzordeko kidea. Aita
Menniko UPLko pazienteen
gutun bat heldu zaigu batzordera, azalduz
kezkatuta daudela grebak
eurengan sortzen dituen ondorioak direla eta. Hona hemen gutuna:

"Idatzi hau egin dugu kezkatzen gaituzten gai batzuen berri emateko.

Hain zuzen ere, eskari batzuk egin nahi dizkizugu, eta, era berean, eragiten diguten greba eta ekintzei babesa ematen diegu; izan ere, egun horietan ezin izaten dugu jarduerarik egin. Ez dugu ez bisitarik ez deirik izaten. Eta ezta minimoetan dauden erizainen asistentzia jaso ere; eta, horregatik, batzuetan, denbora luzea itxaron behar izaten dugu behar dugun laguntza jasotzeko.

Gauzak hobetzea nahi dugu, pazienteak hobeto artatuta egon gaitezen.

Horregatik, zentroko langileen eskaerei jaramon egitea eskatzen dugu, zentro honetako bizitzaren funtzionamendua hobetzen laguntzeko eta, era berean, guri ere laguntzeko: haien eskaerak onar daitezen, gutxieneko esfortzu bat eskatzen dugu.

Hori dela-eta, zentroko langileen eskaerak babesten ditugu.

Adeitasunez, UPLko pazienteak".

----------

Txema Kortabarria

Aita Menni ospitaleko enpresa batzordeko kidea, Psikiatria Legaleko Unitatean (UPL) daudenen izenean

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak