'Ospatu Inauteriak Txandarekin!'

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku dendarixen alkartia. Oñati

Ostegun Gizeneko loteen zozketa otsailaren 2tik 11ra egingo da eta Inauterietako erakusleihoen lehiaketa otsailaren 2tik 17ra.

Ostegun Gizeneko loteen zozketa

  • Zozketaren datak: otsailaren 2tik 11ra
  • Egun horietan, gure bezeroen erosketa-tiketak jasoko ditugu. Bertan, izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dira, eta kutxa batean utzi.
  • Denda bakoitzak lote bat zozketatuko du bere bezeroen artean.
  • Zozketa otsailaren 11n egingo da, eta zuzenean jakinaraziko zaio bezero irabazleari.
  • Saria otsailaren 12an emango da (Ostegun Gizen egunean) establezimenduan.
  • Irabazleen sariak:
    • Ostegun gizeneko lotea: txorizoa, arrautzak, gazta eta botila bat sagardo edo txakolina.
    • 50€ erosketa-txarteletan, martxoaren amaierara arte Txandaren edozein dendatan truka daitezkeenak.

Inauterietako erakusleihoen lehiaketa

  • Erakusleiho-lehiaketaren aldia: otsailaren 2tik 17ra
  • Bozketa:
    • Herrikoia izango da: edozein bezero edo oñatiarrek eman dezake botoa, txartela bete eta denda bateko hautestontzian utziz.
  • Sariak:
    • Boto-emaile guztien artean: 50 €-ko 20 sari.
    • Erakusleiho bozkatuenak: 1. Saria- 300€, 2. Saria- 200€ eta 3. Saria-100€
    • Sari banaketa: otsailaren 23an, 20.00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak