Gazteek jolasa osatzeko pasaportea eskuratu behar izango dute denda batean (ez dute erosketarik egin beharra izango hortarako) eta bertan adierazten diren 27 saltokietatik pasa beharko dira ezkutuko pistak aurkitu eta hauek balioztatzeko. Ezkutuko pista, denda bakoitzak zuen izenarekin daukazuen orriko Qr.a eskaneatuta lortuko dute (galdera bat erantzun, hitz bat asmatu,…). Orri hau denda barruan jarrita egongo da.
Behin Qr.a eskaneatzen dutenenan, dendako selloa edo sinadura eskatuko dute (hobe selloa). Pasaportean denda bakoitzak bere tokia dauka. Azkenik, soluzioa pasaportean dagoen esaldiko hutsunetan idatzi beharko dute eta uztailaren 12a 13.00ak baino lehen Aranburu Margoak dendan entregatu beharko dute sarietako bat eskuratzeko.
Pasaportea ongi osotuta lehenengo entregatzen duen pertsonak 500€ irabaziko ditu Oñatin erosketak egiteko erosketa txarteletan. Horrez gain, pasaporte osoa ongi entregatzen duten beste parte-hartzaile guztien artean, 200€-ko beste 10 sari zozkatuko dira. Zozketaren irabazleak uztailaren 14an ausaz aukeratuko dira eta irabazleei telefonoz edo posta elektronikoz abisatuko zaie. Sari banaketa uztailaren 15ean egingo da, San Juan Kalea 5 helbidean, 20.15etan.
Oharra: pasaporteak banatu aurretik, hutsik dagoen orrian idatzi hau mesedez: Pertsona bakoitzeko pasaporte bat // Un pasaporte por persona.