Bilbon ikasten zuten Kepa Altube Kopi eta Igone Kazalisek 1988. urtean erakutsi zuten lehenengoz herrian Bilboko gaztetxeko txalaparta eskoletan urte berean ikasitakoa. 1993. urtean sortu zuten Ttakun Txalaparta Taldea.
Ordutik, 25 urte igaro dira eta kontaezinak dira bertatik pasa diren ikasle, eskainitako saioak, izandako lokalak, emandako ikastaroak, beste musikariekin (alboka, gaitero, pandero, perkusio, trikitilari eta gainontzeko taldeak) hartu-emanak eta modu batera edo bestara gure ondoan izan ditugunak.
Taldearen asmoa da 25 urte hauetan egindakoa herritarrekin ospatzea eta beste hainbeste urtez jarrai dezagun indarrak hartzea. Horretarako, 25 urtez Arrasaten egurra emuten! lemapean erakusketak, hitzaldiak, mahai-inguruak, muralak, irteera ezberdinak eta Uztailak 7an Arrasaten bertan egingo den txalaparta festa eskaini nahi diegu herritarrei. Aukera paregabea txalapartaren soinura hurbiltzeko eta honen ingurukoekin gozatu dezaten.
Lehen ospakizuna egubakoitzean, otsailak 16, izango dugu Gesalibarko Zabolain Sagardotegian egingo dugun Txotxpartarekin. Bertan afaria egingo dugu alboka, pandero, bertso eta txalapartaz girotuta.
Bada, gonbidatuta zaudete txalaparta eta inguruan mugitzen garen lagunekin tartetxo bat pasatzera. Animatu eta hurbildu berriz edo lehenengoz txalaparta ingurura.