Egoera honen aurrean, guztiok etxean geratu beharra daukagu, hortaz, hau guztia pasatzean izango dute irabazleek AED elkartean saria jasotzeko aukera.
Dakizuen bezala, Egunean behineko denboraldiak, hasiera batean aste honetan izango zuen amaiera, baina, egoera berezi hau medio, luzapena egitea erabaki dute.
Ttak taldeak egina geneukan aurreikuspena eta errealitatea ez dira bat etorri, ondorioz, pena handiarekin Arrasateko hainbat komertziok eskainitako sariak eskaintzeari hurrengo arte esango diogu.
Dena den, Arrasateko herri taldean parte hartzen jarraitzera animatzen zaituztegu guztioi, eta etxetik bada ere euskeraz jolastu eta bizitzera!