Egunean Behin-eko lehen asteko irabazlea Izadi izan dugu

Erabiltzailearen aurpegia Ttak! 2020ko otsailaren 17a

Nola joan da lehenengo lehia astea? 

Hasteko zorionak eman behar dizkiogu IZADI herrikideari, Arrasateko herri taldeko irabazle izateaz gain lehia orokorreko lehenengo postuan geratu baita. Hori gutxi ez eta Txatxilipurdik eskainitako mihi-bero mahi jolasa eskuratuko du. Bestalde, aste honetako zozketaren irabazlea Itsas erabiltzailea izan da.  Zorionak!

Dagoeneko, iritsi da bigarren astea eta gainditu dugu 650 kideen langa!

Gaurkoan, eskerrak eman nahi dizkiogu EYA dendari hari gabeko aurikularrak eskaintzeagatik eta gurekin batera herrian euskara sustatzeagatik.

Hurrengo astean ikusiko dugu berriz elkar, berriro ere eskerrik asko Arrasateko herri taldean parte hartzen duzuen guztioi, zuei esker gero eta gehiago gara. Jarraitu egunean behin gutxienez jolasten! Eta gogoratu inauterietan ere jokoa martxan egongo dela!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak