Ene bordatxotik

Erabiltzailearen aurpegia Txipi Ormaetxea 2016ko maiatzaren 13a

Anbotoko magaletik, nire agurrik eta eskerrik beroenak igaro berri den maiatzaren 3an Gasteizko Oihaneder euskararen etxera hurreratu zineten guztioi.

Zuek egindako txera eta eskainitako berotasuna ez ditut berehalakoan ahaztuko. Ekitaldia gertukoa, goxoa, hunkigarria izan zen niretako, alimaleko oparia, bizian eta hilean ez ahazteko modukoa. Emandako berba betetze-bidean, hasia naiz omenezko liburuko artikuluak irakurtzen, eta ez dut etsiko den-denak irakurri arte; atsegin eta plazer handiz, gainera. 

Honek denak pertsona hobea egingo nauen esperantzan, har ezazue guzti-guztiok (izan zinetenok eta ezin izan zenutenok) ene besarkadarik maitekorrena.

----------

Txipi Ormaetxea

Otxandio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak