"Biba Xiberoa!"

Erabiltzailearen aurpegia

Orain dala aste batzuk, Juan Martin Elexpuruk Goienan Zuberoaren gaiñien idatzi auen.

Eta neu be gai beraz nator. Juan Martinek Bergaran Monzon pastorala emon baiño lehenago idatzi auen berie, eta nik ostien (eta bai, Juan Martin, dana ondo juen zoan!).

Azken urtietan zuzenien ikusi barik ninguen pastorala, eta aurten bi bider! Bergarakotik hasitte, ikuskizun ederra izen zan, eta sortu zan girue be oso ona. Pastoralak luze irauten daue (4 ordu inguru), baiñe bat gustora eta "trajerian" sartute dauenien, denbora arin jueten da. Abuztuen Larrainen (batzuetan txarto idatzitte ikusi dot eta esan biher da herrixen izena Larraine dala, eta bertakuek larraintarrak diela) ikusi nauen pastorala, eta, benetan, hangue ikusgarrixe izen zan. Zuberoa osue ederra izen arren, ez da samurre izengo pastoral bat jokaketako holako parajerik topetie. Zer zan ha!

Gauza asko esan leikez pastoralaz, baiñe horretan itxiko dot.

Zuberoa txikiñe da lurrez (814 km2) eta txikiñague bizilagunez (15.000 inguru). Baiñe ez pentsau asteburu baten ezagutuko dozule.

Abuztuen 9 egun emon nittuen han, eta ez nintzen bape aspertu. Mendixe eta naturie maitte badittuzu, aukera itzela dauketzu Zuberoan. Eta, gaiñera, euskerie eta euskal kulturie gogoko badittuzu, badauketzu han zer ikusi eta zer ikasi. Ez bazara iñoz egon Zuberoan, juen egun batzuk pasetan. Ez jatzu garbatuko. Eta pastoral denboran bazoiez, jakizu datorren urteko pastorala be Johañe Bordaxarrek idatzi dauela, aurtengo Monzonena idatzi dauen berberak. Arrokiaga herritxoan jokatuko da, eta Jose Mendiague idazlearen bizitza da gaia.

Amaitzeko, horra oso gustoko doten aurtengo pastoraleko azken kantuaren ahapaldi bat:

MONZON jauna zük bezala /

Jarraik dezagün borroka /

Estatüek honar dezela /

Heben nausiak gü girela!!!

Gora larraintarrak eta biba Xiberoa!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.