Txipi Ormaetxea: "Hauteslekutik"

Erabiltzailearen aurpegia Txipi Ormaetxea 2011ko eka. 8a, 02:00

Maietzien 22xen ordu mordue pasau nittuen botaziño-lekuen, Gasteizko San Kristobal auzuen.

Botue emuten hasi nintzenetik (oker ez banau, 1979ko martiko 1etik) emun doten danetan batera baiño zatixaz denpora gehixau emun nauen hauteslekuen. Eta azkenerako aspergarri gertatuten bada be, esperientzia moduen ez dau txarto.

Hasiera nahiko ona. Ez dakit lehenengo ordue zalako, edo paparrien ahaldun-txartela naruelako, baiñe aukera izan nauen, aspaldiko partez, euskal nortasun-agirixaz botue emuteko. Azken 10 urtien lortu ez dotena (eta arrarue bada be, lehenau bai).

Goxak aurrera egin ahala, gauzak okertuten hasi ziren. Gure taldeko ahaldun batzuek Euskal preso eta iheslariak etxera jarten auen pegatinie garuen paparrien. Baiñe hemen botaziñuetan inddertsu dabitzen espaiñol puruen eragiñez-edo, gox erdirako ertzaiñek etorri jakun esanez kentzeko pegatinie, Eskualdeko Hauteskunde Batzordien erabagixen fax-a erakutsiaz batera. Antza batzorde horrek okasiñorako erabagi auen hori. Eta bigarren partie: ertzaiñen esanetan, botue emun leikien pegatiniaz, baiñe gero botue emun orduko kanpora urten biher zan hauteslekutik, boto-emoilliek ezin auen barruen geratu. Taldien barre batzuk egin gittuen…

Arratsaldie luze eta mantso juen zan, eta tarte bat harrapau nauen Mikel Nieve Giroko etapa zoranekagarrixe irabazten ikusteko.

Azkenien be aillegau zan botuek kontetako ordue. Laster konturetu gintzen zeozer arrarue pasetan zala. PSE-EEko kontu-hartzailliek bajutik esan eusten urte asko aruela han mahaixen kontu-hartzaille lanien, eta berarendako ha termometro ona zala.

Gure taldiek lehenau ezker abertzaliek iñoz lortu bako botuek lortu zittuen, nahiz eta talde espaiñolak eta PNV aurretik izen. Eta gero jakin gauen, oso pozik, kontue orokorra zala.

Gabeko 10:00ak jota urten gauen hauteslekutik. PSE-EEko kidiek eskue luzetu eusten. Tristura puntu bat igerri nutsen arpegixen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak