Txipi Ormaetxea: "Noiz arte horrela?"

Erabiltzailearen aurpegia Txipi Ormaetxea 2011ko eka. 4a, 02:00

Gaur, maiatzak 30, M-15eko mugimendutik deitua zegoen ekintzari kasu eginez...

... banketxeetara joan naiz dirua ateratzera (egia esan, iruditzen zait ekintza ez dela behar bezala antolatu; nire inguruan, behintzat, jende askok ez zeukan ekintza horren berri).

Hala, lehenengo Euskadiko Kutxara jo dut ekintzan iragarritako 155 euroak ateratzera. Nortasun-agiria eskatu dit erdara batuan kutxako langileak. Karnet euskalduna eman diot, eta azkenean onartu egin du, baina zalantzak izan ditu; antza, ez du balio holako eragiketa sinple bat egiteko ere. Eta euskararena, benetan salagarria. Bi langile jendaurrean, eta biak erdaldunak. Gauza askotan harro nago gure herriaz, Arrasatez, baina Caja Laboralari asko falta zaio oraindik Euskadikoa (?) izateko.

Ondoren Vital Kutxara joan naiz eragiketa berbera egitera. Hango langile gazteak euskaraz hartu nau, eta poztu naiz, ez da hori ohikoa eta. Baina EHNA ez dit onartu; pare bat minutuz aritu da ez dakit non begiratzen, eta azkenean ezin duela onartu esan dit. Nire harridura azaldu diot, eta berak ere harritu itxura egin du; benetakoa begitandu zaidana, egia esateko.

Nire galdera: noiz arte horrela?

-----------------------------

Txipi Ormaetxea
Gasteiz

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak