Egunero Euskararen Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Tokikom 2025eko abenduaren 3a

Abenduaren 3a iritsi da berriz eta, harekin batera, Euskararen Nazioarteko Eguna. Inguruan ditugun lagun askorentzat egun berezia da Euskararen Eguna, euskararen alde agertzeko data seinalatua.

Zentzu horretan, gaurko egunak gutxi dauka berezitik TOKIKOM osatzen dugunontzat. Euskaraz eta euskararen alde jarduteko sortu ginen, eta halaxe jarraitzen dugu: gertuko informazioa profesionaltasunez eta kalitatez lantzen, euskara profesionaltasun eta kalitate horren parte ulertuta. Egunero egiten dugu euskaraz eta euskararen alde. Guretzat, beste zenbaitentzat bezala, egun guztiak dira Euskararen Eguna.

Hala ere, ongi etorria ospakizuna, eta data seinalatua, noski! Taupa Mugimenduko lagunek egindako manifestuarekin guztiz bat dator TOKIKOM: gure eguneroko lana bada euskararen txinparta horri eustea, sua piztuta mantentzea eta haren goxotasuna eskuz esku pasatzea. Euskarara erakartzea etxetik gertuko informazioa landuz, kalitatez, profesionaltasunetik eta konpromisotik, etxeko suaren goxotasuna bezalakorik ez baitago. Abenduaren 3an, eta urteko beste 364 egunetan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak