Aurrekaririk gabeko ahalegina toki komunikabideetan hauteskunde gaua zuzenean eta tokian tokitik  jarraitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Rojas 2023ko mai. 26a, 09:19
Udal eta foru hauteskundeak 2023 - M28

TOKIKOM sarea osatzen duten euskarazko toki komunikabideek aurrekaririk gabeko ahalegina egingo dute asteburuan, Udal eta Foru Hauteskundeen emaitzak zuzenean emateko. Toki komunikabideek asteak daramatzate herriz herriko egunerokoan eragin berezia  hauteskunde hauen jarraipen zorrotza egiten. Paperean, sarean, irrati eta telebistetan, sare sozialetan; elkarrizketak hautagaiekin, hauteskunde-eztabaida publikoak jendaurrean zein platoetan grabatuak, inkestak, porrak eta bestelako formatu berritzaile eta parte hartzaileak… Tokian tokiko erredakzioetan ahalegin eskergak egiten ari dira egunotan hautagaien proposamenak herriz herri eta auzoz auzo zabaltzeko, modu ulergarri eta hurbilean. 150 lagunetik gora lanean Igandeari begira, azken egunotako ahalegin hori biderkatu egingo da. Toki komunikabide askok egun osoko jarraipena egingo dute,

Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Aurrekaririk gabeko ahalegina toki komunikabideetan hauteskunde gaua zuzenean eta tokian tokitik  jarraitzeko

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak