Durangaldeko Anboto, Zumaiako Baleike, Debagoienako Goiena, Urumeako Kronika eta Baztan-Bortziria-Malerrekako Ttipi Ttapa toki komunikabideek Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso zuten asteartean, Donostiako Kursaalen egindako ekitaldian. Komunikabideekin batera, Euskaltzaleen Topaguneak ere jaso zuen Euskalit Fundazioak ematen duen agiria. Toki komunikabideen lana eta funtzionamendua etengabe hobetzeko estrategiaren barruan, TOKIKOM Euskalit Fundazioko bazkide egin zen duela bi urte, eta diploma hauek lankidetza horren ondorio dira. Aipatutako komunikabideek, eta oraindik lanean diharduten beste hainbatek, Kudeaketa Aurreratuan sakondu dute azken bi urteotan, Euskalitek berak emandako formazioaren bidez, enpresa ikuspuntua eguneroko jardunean txertatuz. Horrela, Innobideak-Kudeabide programaren parte-hartzaile moduan, EUSKALITen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria eskuratu dute bost komunikabideok
The post TOKIKOMeko bost komunikabidek Kudeaketa Aurreratuaren Diploma jaso dute. appeared first on TOKIKOM.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.