Etengabeko berrikuntza da, zalantzarik gabe, komunikabideen sektoreko gaur egungo ezaugarri nagusia. Horretaz jabetuta, etengabeko joeren behaketari eta gogoetari emana dago TOKIKOM, Toki Komunikabideen Bateragunea. Gogoeta hori konpartitzeko asmoz, euskarazko 60 toki komunikabide osatzen duten taldeak bi hitzordu garrantzitsu antolatu ditu datozen egunotarako: Google, Marketin digitala, euskara eta toki komunikabideak Euskadin Hilaren 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den Jardunaldi azkar honetan, Marketin Digitalarekin lotutako hainbat gako aztertuko dira, euskarazko eta bereziki, tokiko medioen prismatik begiratuta beti ere: sakelakoek, euskarak, branded content delakoak zein Adwords eta antzeko zerbitzuek eskain ditzaketen abantailak, eta haietan oinarritutako arrakasta kasuak ere xehetuko dituzte Google, TOKIKOM, Kabia
The post Marketin digitalaren eta toki komunikabideen erronkak aztergai urrian, TOKIKOMen eskutik appeared first on TOKIKOM.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.