TOKIKOM Sariak: lanak irailaren 22ra arte aurkez daitezke

Erabiltzailearen aurpegia Tokikom 2017ko irailaren 12a

Irailaren 22an amaituko da TOKIKOM Sarien bigarren ediziorako lanak aurkezteko epea. Sariketan euskarazko toki komunikabideetan argitaratutako kazetaritza lanek har dezakete parte, batetik; eta euskarazko edozein mediotan argitaratutako publizitate kanpainek, bestetik. 2016ko deialdia toki komunikabideek ekoizten duten edukia gizarteratu eta goraipatzeko asmoz antolatu zuen TOKIKOMek, Toki Komunikabideen Bateraguneak. Aurten, helburu horri heltzeaz gain, TOKIKOMek “euskarak berak zein euskarazko komunikabide sareak publizitate euskarri gisa duten balioa” ere aldarrikatu nahi du, eta hori dela eta, publizitate sari bat ere gehitu du deialdira. Bertan parte har dezakete euskarazko edozein mediotan argitaratutako euskara hutsezko iragarki eta kanpainek. Guztira, beraz, lau sari banatuko ditu TOKIKOMek, urriaren

The post TOKIKOM Sariak: lanak irailaren 22ra arte aurkez daitezke appeared first on TOKIKOM.

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak