Oraindik horrela gabiltza?

Erabiltzailearen aurpegia Txomin Madina 2016ko ira. 3a, 00:00

Egun, edozein ''arazorendako'' dago konponbidea.

Jendaurrean hitz egiteko zailtasunaren kontra, ikastaroak; udako jan-edanen ostean sabel inguruan pilatuta geratu direnak kentzeko, gimnasioa; haserrea kontrolatzeko, terapiak. Eta homosexuala izateari utzi gura dionarentzat, coach profesional baten laguntza.

Zerbitzu hori eskaintzen duen webgune baten kontrako salaketa jarri berri du Madrilen Arcopoli izeneko elkarteak. Elena Lorenzo Rego da zerbitzua eskaintzen duena; dio aldatzea erabaki askea dela, eta eskatzen dionari ematen diola laguntza. Eta, zoritxarrez, ez da kasu isolatua. Baina izatekotan, nork du arazoa? Homosexualak, edo arazoa duela sinestarazi dion gizarteak?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak