Ez naiz birao-zalea, baina minutu erdian 2016ko kupoa bete dut. Hasi gurpila aldatzen. Zikina. Euria. "Hau ere niri eta orain gertatu behar!". Zela edo hala lortu dut aldatzea. Berandu noala esateko lanera deika hasi eta... mugikorra, zoratuta; Factory mode-edo ez dakit zer! "Zer du munduak nire kontra?". 2017ko birao kupoa ere beteta.
Lanera, epelera heldu, eta beharrezkoa dudan kafea hartu bitartean errefuxiatuen inguruko albistea ikusi dut ordenagailuan. Haiek ere bustita. Zikin. Auto eta mugikor barik. Noiz arte? Auskalo! Neure buruaz lotsatuta kafea amaitu eta lanean hasi naiz.