Eta ia beti ondorio batera heltzen naiz: apokalipsia bertan dago, eta agerkari horretako kazetariek ondo asko identifikatu dituzte bere lau zaldunak: kataluniarrak; LGBT kolektiboa; ezkertiarrak; eta katoliko ultrakontserbadorea ez den edonor.
Denek galbidera daramate Espainia, eta, ondorioz, baita mundua ere. Baina albisteak baino katastrofistagoak izan ohi dira irakurleen erantzunak. Irribarre ironikoa kezka bihurtzen zait orduan: eta, kasualitatez, apokalipsiaren ostean, haiek eta ni bakarrik geratzen bagara?