Zorionak, printzipe!

Erabiltzailearen aurpegia Txomin Madina 2015eko martxoaren 29a

Berdintasuna. Horixe izango zen Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Martxoaren 8an gehien errepikatuko zen hitza.

"Umetatik sustatu behar da berdintasuna", esango zuen batek baino gehiagok. Eta gehienok sinatuko genuke hori dioen papera. Baina gero, detaile txikiak dira gure lotsak agerian uzten dituztenak.

Nerea lankideak jarri ninduen alertan. Fijatu zarete inoiz Goienaren orrietan agertzen diren zorion agurretan? Bertan, neskak "printzesak" edo "guapisimak" izan ohi dira. Mutilak, aldiz, "txapeldunak". Polita izatea ei da neskendako laudorio handiena; mutilendako, bestalde,  zerbaitetan onena izatea. Berdintasunaren adibide garbiak, ezta?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak