Arazoak ustezko udazken honetan guztian zehar ari zaizkio agertzen: ebola, Bankiako B txartelak, kataluniarren erabakitzeko gosea, ustelkeria kasuak... Ikasturte hasiera gogorra izan du gaixoak. Neurri baten identifikatuta sentitzen naiz berarekin (neurri baten, e?).
Ez dakit ze arrazoi kosmikorengatik, baina, urtero legez, udazkenean pilatu zaizkit niri ere arazoak: dentista eta autoaren mantenua. Baina lasai, Mariano. Zorte apur batekin laster oposizioan egongo zara; eta gero, administrazio kontseiluren baten. Niri, aldiz, hurrengo urtean hortzak berriz emango dit min, eta autoak zarata txarrak atera.