Sortzaileekin dugun zorra

Erabiltzailearen aurpegia

Tarte hau idazteko gai bila nenbilela, konturatu naiz Debagoienean sormena pil-pilean dagoela.

Edu Muruamendiaraz bergararrak zuzendutako Geltokia dantza ikuskizuna eskainiko dute gaur Bergaran. John Andueza arrasatearrak beste  liburu bat, Prime time, argitaratuko du. Arrasateko Iñigo Arregiren eskulturak Arantzazuko Amets-kabi erakusketan ikus daitezke. Aitor Arregi oñatiarra da Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartuko duen Loreak filmaren gidoilarietako bat.

Zerrenda luze bateko adibide bakan batzuk dira horiek; zenbakiek eta estatistikek, botereak eta berau lortzeko grinak agintzen duten mundu grisari kolore apur bat emateko lan egiten dutenak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.