Nire iragana, nirea bakarrik

Erabiltzailearen aurpegia Txomin Madina 2014ko maiatzaren 21a

Bai, aitortzen dut. Nik ere sartu dut noizbait neure izena Googlen.

Zorionez, ez dut lar lotsagarria edo kezkagarria den ezer aurkitu; eta aurkitu izan banu ere, orain arte ezin izango nukeen ezer ere egin.

Baina Europako Justizia Auzitegiak berriki hartu duen erabaki bati esker, hori aldatu egingo da: bilatzaile baten guri buruzko informazioa agertzerik gura ez badugu, hori eskatzeko eskubidea izango dugu aurrerantzean. "Ahazteko eskubidea"; horrela deitu diote. Eta ados nago erabakiarekin. Iragana, iragana delako, eta inork jakiterik gura ez badugu, horretarako eskubidea dugulako.

Askotan, min egiteko, nahikoa izaten da-eta norberak bakarrik gogoratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak