Aita Menniri omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Txomin Azpitarte 2015ko mai. 14a, 09:34

Eskoriatza, 2015eko apirila. Urte berezia da, hainbat arrazoirengatik, guztiak garrantzitsuak.

Batetik, maiatzeko hauteskundeengatik, eta bestetik, Euskal Herriarentzat eta Eskoriatzarentzat pertsonaia esanguratsu baten urteurrenagatik. Zergatik erlazionatzen ditudan bi gai hauek? Hauteskundeak prozesu ebolutibo soziologiko gisa, herriaren administrazioa finkatzeko, garrantzitsua izanik; eta Aita Menniren irudia, giza alderdi garrantzitsuaren ekarpena egiten duelako, eskuzabaltasunez pertsonaren zaintzaren alderdi guztietan, bereziki zaintzan; horregatik, herritik sortutako instituzioetatik zaindu egin behar dugu Aita Menni bezalako pertsonek markatutako bidea, etorkizuna hobetzeko.

Gaixotasun mentalei, umezurtzei eta bailarako zaurituei laguntzeko lehen ospitalea Eskoriatzan ireki zen 1875eko azaroaren 23an, gaur egun Huhezi (San Viator) eraikinean; handik sei hilabetera itxi zen, 1876ko martxoaren 13an, esaten denez, motibo "politikoengatik", karlistaldia amaitu zenean. Garai hartan, Eskoriatzako proiektua  inongo arrazoi gabe moztu zela tristea da, gizarte lan eredugarria egiten zuen, eta, bere irmotasunari esker, beste udalerri batzuetan jarraitu zuen: Arrasaten, Iruñean…

Gaur egun, eguneko zentroa dugu (psikogeriatria), Udalak esleituta eta Arrasateko Aita Menni ospitaleak kudeatzen duena, 15 pertsonakoa, Jose Arana egoitzan kokatuta. Hori dela eta, omenaldi txiki bat eskaini nahiko nioke gizon handi honi, nire erretiratu ikuspegitik eta Eskoriatzako herriaren izenean, bere heriotzaren mendeurrenean (1914). Hainbat ekitaldi ari da egiten haren omenez, Arrasateko Aita Menni ospitaleak antolatuta. Maiatzaren 29an, Eskoriatzako Zaldibar antzokian, 20:00etan, Eskoriatzako koruak abestuko du Jesus Iriak gidatuta, eta Juan Karlos Irizar musikari eta konpositoreak lagunduta. Besteak beste, Olazar erretiratuen elkarteko ereserkia abestuko dute, Amets Artzallusek eta Juan Karlos Irizarrek konposatutakoa. Horrekin guztiorrekin, Aita Menniri omenaldia egiten jakingo dugu, ekintza apal baina ez horregatik garrantzi txikiagokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak