Adiskidetze bideak

Erabiltzailearen aurpegia Txomin Azpitarte 2014ko mar. 5a, 12:00

Aspaldi ez nuen egunerokotasunaz idazten Aliziaren ispilua-n, eta ohartu naiz berdin jarraitzen duela denak nire inguruan, eta, hortaz, batzuetan ez dakigula ispiluaren alde batean edo bestean ote gauden.

Batetik, aurten utzi gaituzten gertuko bi senide omendu gura ditut.

Bestalde, gure historiaren gertaera garrantzitsu baten aurrean gaude; ondo bideratzen baldin bada, guztiok ospatu beharreko gertaeraren aurrean. Horretarako, alde guztiek adiskidetze bideak jarri behar dituzte bizitza berregiteko eta guztien bidegabekeriak desagerrarazteko. Irabazi eta aurrera egingo genuke horrela. Modu horretan, falta direnak besarkatu ahal izateko bideak aurkituko genituzke, eta, helmuga komuna lortze aldera, beraien kolaborazioa eta lana behar duen gizartea topa dezaten. 

Inora eroaten ez gaituzten fronteetatik egin behar dugu ihes, baina politika arloan Aliziaren ispilua-k bira egiten duen moduan, zaila da bereiztea bizitzaren alde normala. Samurra izango litzateke gizarte egonkorragoan bizi izaten saiatzea, ahaztu barik boterea eta dirua desadostasunen oinarriak direla. Desadostasunak agerikoak dira egunero Euskal Herriko bakean, memoria historikoaren berreskuratzean, murrizketa ekonomikoan edo hondakinen auzian. Baina gai gara normala izango balitz moduan ispiluaren alde fiktizioan ezkutatzen dena bereizteko.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak