"Mundua nahastuta"

Erabiltzailearen aurpegia Txomin Azpitarte 2012ko abe. 5a, 01:00

Betiko moduan mundura begira nago...

... Alizia herri miragarriaren ispiluan islatuta. Alde errealean kokatzen bagara, familiari dagokionez, gure semearen ezkontza eta ilobaren lehen urtebetetzea moduko gertaera garrantzitsuak ikusten ditut. Horrez gainera, udazkenaren kolore ederrak, Gabonen gertutasuna edo lan egoera kaskarra ere badaude, besteak beste.

Ispiluaren beste aldean (arrainek hegan egiten eta animaliek berba egiten duten munduan), irrealean, gertaera motelak daude; tartean, Euskal Herriko herrietan, eta baita Eskoriatzan ere, Espainiako bandera jartzeko inposizioa. Hartutako erabakia txalotzen dut, herrian bizi direnen nazionalitatetako banderak jartzearena. 

Horrek distrakzioa eragin gura duela ematen du, krisi ekonomiko eta politiko gogorrean murgilduta dagoen Estatuaren benetako egoera ezkutatzeko. Euskal Herriaren bake prozesuari dagokionez, duen parte-hartze eskasa eta, besteak beste, preso eta exiliatuen egoeraren gainean  lan egiteko irtenbidea topatzeko konpromisorik ez duela agerian geratu da. Banderen auziarekin bestelako arazoak ezkutatzea bilatzen du; tartean, lana sortzeko inbertsiorik ez egitea.

Alde errealera itzuliz Gabonak ondo pasatzea espero dut, eta Olentzerok ispiluari buelta ematea, mundu errealean bizi gaitezen. Garrantzitsuena indarrak batzea da.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak