"Ispiluaren bi aldeak"

Erabiltzailearen aurpegia Txomin Azpitarte 2012ko abu. 24a, 02:00

Ekaina oso hilabete berezia izan zen Eskoriatzan...

... bi ekitaldi garrantzitsu izan direlako. Hori guztia alaitasunarendako tokirik ez dagoela ematen duen tokian. Badirudi guztiak ematen dituela bueltak arazo ekonomikoaren inguruan eta batzuetan ispiluaren fikziozko aldean bizi gara, "Mirarien Lurraldean". Ispiluaren alde errealean kokatuta, hilabete honetan bi ekitaldi hauek gertatu dira.

Batetik, ekainaren 17an Olazar erretiratuen elkartearen 25. urteurrena ospatu zen. Ereserkia ere sortu zuten; Amets Arzallusek jarri zion letra; musika, berriz, Juan Carlos Irizarrek.

Bestetik, hilaren 29an, San Pedro eguna izan zen eta herriko jaiak ospatu genituen. Horrelakoetan, gainera, garrantzitsua izaten da guztiok disfrutatzea, salbuespenik egin gabe.

Ispiluaren alde errealean, ezin ditugu ahaztu herritik urrun dauden seme-alabak. Albisteak lagun eta familiartekoen bitartez iristen zaizkie. Faltan botatzen dut herria, urtean behin behintzat, horiekin gogoratzea; izan ere, ematen du eroso sentitzen garela joko politikoaren barruan eta pentsatzen dugu instituzioen lana dela kanpoan dauden seme-alabekin oroitzea eta herriko kontuen berri ematea. Une batzuetan zaila da jakitea ispiluaren zein aldetan bizi garen.Garrantzitsuena da argi izatea zer nahi dugun eta zertarako gauden.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak