Txomin Azpitarte: "Aliziaren ispilua gaur egun"

Erabiltzailearen aurpegia Txomin Azpitarte 2011ko mai. 21a, 02:00

Alizia lurralde miresgarrian ipuinaren eta egunerokotasunaren antzekotasunaz jardungo dut.

Globalizatutako munduan bizi gara, non edozein gertaeraren aurrean distantziarik existitzen ez den. Askotan ez dakit ispiluaren zein aldetan nagoen; ipuinaren benetako edo arrainek hegan egiten duten irudizko munduan.

Askotan entzuten dut giza eskubideez (1948. urtetik) eta demokraziaz (k.a. 400) hitz egiten; garrantzitsuak diren bi balio dira. Kasu eta momentu sozio-politikoaren arabera, bakoitzak gura duen moduan erabiliak dira, ispiluaren alde batetik bestera pasatuz.

Hori agerian uzten duten adibideak datozkit burura. Krisi ekonomikoaren harira, finantza talde handiek egindako akatsengatik herritarrek ordaintzen dute krisia. Justizia edo zigorra da hori; non dago demokrazia? Hauteskundeei dagokienez, Bilduren kontra hartutako erabakiak justizia edo oportunismo politikoa dira; non geratzen dira herritarren eskubideak? Preso politikoen harira, urruntzea edo zigor luzeak zigor edo justizia bezala sailkatzen ditugu; non geratzen dira pertsona horien eskubideak?

Egunerokotasunean eragina dauka horrek guztiak; askotan, konturatu barik, hausnarketara bultzatzen gaituzte egoera horiek.

Hartzen ditugun erabakietan ahalik eta objektiboen izan gaitezen, kanpoko eragileak ekidin behar ditugu. Ez gaituzte baldintzatu behar, ideiak garbi izan behar ditugu, asmatzeko. Ispiluaren benetako aldean jarri behar dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak