Txomin Azpitarte: "Agurra Olazar elkartetik"

Erabiltzailearen aurpegia Txomin Azpitarte 2011ko ots. 14a, 01:00

Lerro hauen bitartez Olazar erretiratuen elkartea eskoriatzarrak mugiarazteko dagoela gogorarazi nahi dut...

... eta horiek dituzten interesekin arduratu. Gazte eta bestelako arloak, gainera, ez ditugu ahazten, eta eurekin elkarlanean badihardugu.

Hau esan ostean, erretiratuta dauden herritar guztiak gonbidatu nahi ditut elkartetik gertatzen diren askotariko ekimenetan parte har dezaten. Baina, parte hartzeaz gain, gustura hartuko genituzke aipamenak eta iritziak, egunerokotasuneko zeregina hobetze aldera. Oharkabean ez pasatzea bilatzen du horrek, gizarte honetan garrantzitsuak gara-eta. Azkenaldiko gertaerek, behintzat, hori erakusten dute; horren harira, pentsionistei ematen ari dieten protagonismoa baino ez da aipatu behar.

Aisialdirako denbora asko daukagu; guk ustiatzen dugu hori eta horren harira, ezinbestekoa da jardunean egotea, hala nola paseatzen, baratzean egonda, igerilekura joanda, bestelako elkarteekin kolaboratzen edo bidaiatzen. Horretarako, bidegorriak, mendiak edo parkeak ditugu. Baina horiek modu onean egon behar dute.

Askotan kexu gara hiri-altzaria ez dagoela modu onean; horregatik, gure Udalari egoera txarrean dauden guneak edo aparatuak konpon eta manten ditzatela eskatu nahiko nioke. Horrekin, guztiondako erosoagoa eta politagoa den Eskoriatza lortuko genuke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak