Gero eta gertuago dugu urtarrilaren 11. Gogoratu Bilbon egingo dugun mobilitsasora joateko autobusak izango direla Oñatitik. 10:00etan eta 15:00etan irtengo dira Olakuako autobus geltokitik. Autobuserako txartelak Oñati, Pako eta Arrano tabernetan eros ditzakezu. Izan zaitez tanta!! Euskal preso politikoen eskubideen alde, sor dezagun itsasoa!
Urtarrilaren 11n Mobilitsasoa egingo dugu Bilbon. Euskal presoen eskubideen aldeko itsaso erraldoia izango da. Horretarako, baina, beharrezkoa da bai ni eta baita zu ere tanta izatea. Zenbat eta tanta gehiago bildu, orduan eta itsaso handiagoa sortuko dugu. 'Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira' lelopean egingo da mobilizazioa. Helburua euskal preso politikoen oinarrizko eskubideak aldarrikatzea da.