Abenduaren 24an Gabon kantak abesten ibili gineneko argazkia

Erabiltzailearen aurpegia Oñatiko Tantaz Tanta 2013ko abe. 26a, 20:33

Gabon kantak abesten ibili ginen auzorik auzo abenduaren 24an. Gabon kanta bereziak. Izan ere, mondatu egin genituen. Bestalde, gogoratu bihar baraualdiari ekingo diogula. Zehazki, 12:00etan ekingo diogu 24 orduko baraualdiari, plazan egingo dugun elkarretaratzeaz. Egun osoko egitaraua izango dugu. Hona hemen informazio gehiago: http://goiena.net/oinati/1388070921277

Hona hemen abestu genuen kantetako bat, moldatuta: Gaueko Izar: Euskal Herriko kaleetako olatuekin batera lagun eder bat etorri zaigu gaur arratsean etxera. Ordu ezkeroz etxeko denok poztu ta zoratzen gera. Hura delako ziegatik honuntz etorritako arreba. Alai ta pozik kanta dezagun lagun honen etorrera gure bidea alaitutzeko denak datozela etxera. Gaurtik aurrera herri honetan zorionekuak gera segi dezagun borroka hontan herritar guztiok batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak