Hemen duzue ekintza guztiak batzen dituen egitaraua. Bihar, Gabon kantak abestera irtengo gara. Zita 09:00etan da Foruen plazan. Kalez kale ibiliko gara. Ostean, salda eta txorizoa izango ditugu. Animatu!!
Gabonetako ekintzak Tantaz Tanta ekimenaren baitan egingo ditugu. Eta aldi berean, jendea urtarrilaren 11n Bilbon egingo den mobilizaziora joan dadin animatu nahi dugu. 'Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira' lelopean egingo da mobilizazioa. Zehazki, itsasoa da sortuko duguna. Eta egingo ditugun aldarrikapenak, berriz: sakabanaketarekin amaitzea eta gaixo dauden presoak eta zigorra osorik beteta dutenak aske gelditzea. Aldarrikapen horien alde tanta guztiak banaka-banaka batzea da lortu nahi dena, itsasoa sortu arte. Gure itsasoaren oinarrian giza eskubideen errespetua dago; bakea eta konponbidea lortzeko, ezinbesteko tanta. Horrenbestez, oñatiar guztiak gonbidatu nahi ditugu, etorkizunarekin konprometituta egongo den itsaso zintzo honetan parte izatera. Autobusak egongo dira Bilbora joateko. Izena eman daiteke honako tabernetan: Pako, Oñati eta Arrano. Langabetu eta erretiratuak zortzi euro eta langileak hamabi. Sor dezagun itsasoa! Izan zaitez tanta!