EAJren ardura ere bada

Erabiltzailearen aurpegia Susana Altuna Ugarte 2018ko mar. 26a, 20:47

Joan den astean orrialde hauetan Lourdes Idoiagak sinatzen zuen gutunak Pentsio Sistema Publikoaren egoera larriaren ardura Espainiako gobernu ezberdinen bizkar jartzen zuen. Ez gara gu izango Espainiako gobernu ezberdinak izan duten arduratik libratuko dituena, eta guk ere arduradun nagusitzat jotzen ditugu.

Dena den, pentsioen aurkako erasoak ez dira estatu mailako alderdietara soilik mugatzen. Ezin baitugu ahaztu EAJren papera eta ardura, estatuko aurrekontuetan PPren aliatua izan baita. Aurrekontu horiek pentsiodunak borrokarako prest jarri dituen %0,25eko igoera barne hartzen dute eta EAJren babesik gabe ezin izango ziren onartu.

Gogoratu behar dugu, gainera, pentsiodunen elkarteek Eusko Legebiltzarrean 85.000 sinaduren bermearekin aurkeztu zuten legegintzako herri-ekimenaren aurka bozkatu zutela EAJk eta PSEk. Horrenbestez, egun Eusko Jaurlaritza kudeatzen dutenek ere badute ardura gertatzen ari den honetan.

EAJri gogorarazi nahi diogu Lakuak ez duela zertan itxaron ea arazoa Madrilen konpontzen duten, EAJk ahalmena eta eskumena baitu Eusko Jaurlaritzatik pentsioak osatzeko, gutxieneko pentsio duin bat ezartzetik hasi eta, hala, jasotzen diren muntak handituz.

Urkullu ezin da Rajoyren atzean ezkutatu eta bere erantzukizunari heldu behar dio. Zeregin horretan EAJk bidelagun izango du EH Bildu, eta, hori horrela, proposamen zehatzak egin ditugu Eusko Legebiltzarrean Jaurlaritzak pentsio txikiak osatzeko dituen eskuduntzak baliatu ditzan.

-------

Susana Altuna Ugarte

Oñatiko ongizate zinegotzia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak