Eskerrik asko, Gatzaga!

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Urrutia 2016ko ira. 30a, 00:00

Kaixo! GURELeko kideok Gatzagako herritar guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Eskerrik asko azken urteetan egin diren ekintzetan parte hartzeagatik –argazki erraldoia, sinadura bilketak, zozketak, Lakuara irteera…–; eskerrik asko eskolak eta herri honek merezi duela gogorarazteagatik; eskerrik asko baxu egon garenean animatzeagatik; azken finean, eskerrik asko emandako babes guztiagatik. 

Mundialak zarete!

Duela gutxi jakin dugu aurtengo ikasturterako eskola ez dutela itxiko. Berri oso onak dira! Eta gure poza zuekin partekatu nahi dugu. Arazoei aurre egiteko batzen bagara, nola ez gara ospatzeko batuko?

Eskerrik asko, bihotzez, eta zorionak gatzagar guztioi, eta baita bide honetan lagun izan zaituztegun elkarte, erakunde, sindikatu zein norbanako guztiei ere.

Maitatu eskola, maitatu herria!

----------

Nerea Altuna, Ainhoa Barandiaran, Jaione Makazaga eta Saioa Urrutia

(Gatzagako Guraso Elkartearen izenean, GUREL)

Leintz Gatzaga

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak