Mikel Olaberi

Erabiltzailearen aurpegia Susana Roa Bedia 2016ko otsailaren 27a

Ausolan Taldeak bere bizitzaren 49 urteetan beti errespetatu izan du adierazpen askatasunaren eskubidea.

Eta aurrerantzean ere horrela izango dela azpimarratu nahi dugu. 

Idatzian aipatzen den gertakizunaren aurrean, gaizki ulertuak eragindako ekintza bakan bat izan zela argitu nahi dugu, eta, zentzu horretan,  behar beste neurri hartu ditugula aurrerantzean horrelakorik gerta ez dadin.

Barkamena eskatzen diegu kaltetuak sentitu ahal izan direnei, ez baita gure egitekoa ezta asmoa ere inori kalterik eragitea; bai, ordea,  gizartearekiko dugu konpromisoaz, gure ingurunea hobetzeko lan egitea, aktiboak izanez eta ekarpen ekonomikoak eginez, eta unibertsitate eta teknologia zentroekin elkarlanean osasuna eta kalitatezko elikadura bermatzea.

----------

Susana Roa Bedia

(Kontseilu Errektorearen izenean)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak