Eskola txiki baten onurak

Erabiltzailearen aurpegia Sara Peñalba 2019ko abe. 8a, 00:00

Zergatik erabaki genuen alaba Osintxuko eskolan eskolaratzea? 2 urte bete berri zituenerako beste haur batzuekin harremantzeko beharra zuela igarri genuen, baina eskola handi batera eramatearen ideiak ez gintuen konbentzitzen. Lagun batek semea Osintxura eramaten zuela azaldu zidan eta orduan hasi ginen aukera horri bueltak ematen, bertan eskolaratzea erabaki genuen arte. Adin desberdinen arteko hartu-emanak eta eskolaren txikitasunak erakarri gintuen gehien; txikitasun honek gurasoen parte hartze zuzenagoa eta auzoarekiko lotura errazten ditu.

Orain, bigarren semea bertara eraman nahiko genuke eta izugarri poztu gaitu auzoan gure asmo bera duten guraso taldearen ilusio eta gogoak. Ponportola Guraso Taldea sortu dugu elkarrekin eta gure asmoa proiektuari etorkizuna ematen jarraitzea da; kalitatezko hezkuntza batera bidean, Osintxuko eskolak hainbat aukera ematen dituela iruditzen zaigulako. Interesa duen edonori gurekin harremanetan jartzeko dei egiten diogu! Gure kontaktua: ponportola@gmail.com.

----------

Sara Peñalba

Ponportola Guraso Taldea

Osintxu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak