Venezuela: PPk, PSOEk eta Ciudadanosek laguntzen duten kriminalentzako amnistia legea?

Erabiltzailearen aurpegia Salvador Gonzalez 2016ko api. 17a, 00:00

Estatu espainiarra, Alderdi Popularrak, PSOEk eta Ciudadanosek gogotsu bermatu eta txalotu duten Proyecto de Ley de Amnistía y Reconciliación Nacional izena duen lege proiektua onartu du Venezuelako Asanblada Nazionaleko gehiengo opositoreak.

Sostengu honen adibide garbia, Mariano Rajoy berak El País-en lege horren alde idatzi duen artikulua. 

Baina zer bultzatzen ari dira demokrata hauek Venezuelan? Amnistia lege honek ezarritako ordena konstituzionala edo gobernua aldatzeko manifestazioetan edo protestetan parte hartzeagatik egindako delituak amnistiatuko ditu, zehazki 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera eta legea onartu arte, hau da, Hugo Chavezen eta Nicolas Maduroren legegintzaldietan bakarrik egindako delituak.

Zer delitu barkatu ditu lege honek? Adibidez, "garraio zerbitzuetan, sistema informatikoetan edota edozein zerbitzu publikotan eragindako hondamenak edo suntsipena", "lehergailuen edo bonba su-eragileen fabrikazioa edo inportazioa", "delituak egiteko adingabekoen erabilpena", "suteak eragitea", "legeen desobedientzia eta gorrotoa sustatzea", "agintaritzaren aurka egitea" eta "droga-trafiko txikia" eta "iruzurra, maula eta lukurreria etxebizitza eraikuntzetan" barkatuko ditu lege honek.

Barkamena lortzeko baldintza bakarra "Estatuko botere betearazleak egindako politiken aurkako protesta, manifestazioa edo bileren bidez" bultzatutako delituak izatea da. 

Lege honen bidez argi onartzen du oposizioak Nicolas Maduroren gobernua bere postutik kentzeko indarkeria erabili duela, eta, honetaz gain, kartzelatik atera nahi dituen pertsonen zerrenda zehatza osatzen du. Hauen artean ezagunena Leopoldo Lopez da, duela bi urte 43 hildako eragin zituen indarkeria olatuaren erantzule zuzena.

Venezuela Aurrera iraultza bolivartarraren aldeko euskal elkartasun plataformatik, Estatuko zenbait alderdi politikok zein komunikabidek bultzatzen duten Inpunitate Lege honen nazioarteko salaketa egitera deitzen dugu. Badakigu Venezuelak pairatzen duen gerra ekonomiko, mediatiko eta politikoa sistema neoliberalaren berrezarkuntza lortzeko beste ahalegin bat dela, eta Venezuela, azken hilabeteetan Brasil, zein Latinoamerikako beste prozesu aurrerakoiak erasotzea duela helburu.

Venezuela Aurrerak apirilaren 19an Venezuelako iraultza bolivartarrarekin nazioarteko elkartasun jardunaldian parte hartzera deitzen du euskal herritar oro.

----------

Salvador Gonzalez

(Venezuela Aurrera elkartearen izenean)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak