Badator Euskaraldia!

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Garitano 2018ko eka. 3a, 00:00

Ekimen honetako protagonistak euskaraz hitz egin edo ulertzeko gai diren herritarrak izango dira, eta hamaika egunetan zehar, eguneroko harreman sareetan euskaraz aritzera gonbidatuko zaie, inertziak apurtu eta euskarazko hizkuntza praktikak bultzatzeko.

Baina… zer da Euskaraldia? Helburu nagusia herritar euskaltzaleak aktibatuz hizkuntza ohiturak aldatzea da, euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta euren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizi eta Belarriprest bihurtuko dira. Ahobizi-ak ulertzen dutenei euskaraz hitz egiten dietenak izango dira –baita ezezagunei lehen hitza euskaraz egingo dietenak ere–. Belarriprest-ak, berriz, euskara ulertzen dutenak izango dira, gainerakoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatuko dietenak. Euskal Herri osorako ekimena izan arren, tokian tokiko euskaltzaleak izango dira herriko dinamikak sustatzeaz eta tokiko inguru soziolinguistikora moldatzeaz arduratuko direnak. Guri ere badagokigu martxan jartzea, eta hasiak gara ekintzak antolatzen!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak