Egunen baten kanpainetatik harago merkaturatze bide berriak zabaltzeko ametsa egia bihur dadin. Proiektu honek Nafarroa hegoaldeko produktuei Euskal Herri guztian bidea ematea eta bertako euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea du helburu eta etekin ekonomikoaren zati bat zona horretako euskalgintzari bideratzea.
Hau guztia, herrigintzan, auzolanean... Lan kolektiboan oinarrituz ekarpentxo bat egitea, ekoizleentzat zein kontsumitzaileentzat egokia den prezioan.
Kalitatezko jakiak eskuratzeko, ingurumena zaintzeko eta nekazarien eta ekoizleen ogibidea babesteko.
Errigoraren ibilbidean zubiak eraiki dituzte, lurra eta euskara, auzolana eta elikadura, nekazariak eta euskaltzaleak. Uzta biltzea, orburuak erostea, Vianako ikastolari diru-ekarpena egitea…
Ekintza txiki bakoitza guztia osatzeko ezinbesteko bihurtu da.
Udazkenean, Nafarroa hegoaldeko uzta euskarari puzka izango dugu eta udaberrian Nafarroa hegoaldeko uzta eskutik eskura.
Amesteari uzten ez zaion bitartean, zubigintzan jarraituko da, bertan jarraitzea nahi da.