Aurreko hilabeteak prestaketa lanetan ibili gara, guztia ondo irteteko asmoz. Batukada erraldoi batekin eta azken astean jaialdi batekin emango diegu amaiera aurtengo udalekuei.
Eguraldia lagun, Bergarako haur ugari eta beraiekin, beraien erreferente izango diren hezitzaileak, herriko kale eta bazter guztiak alaitzen eta betetzen ari dira. Egiten ari garen ekintza ugarik ere herriko zenbait eragileren eta herritarren laguntza eskatzen digu eta haiengatik ere udalekuak bide onean doazela azpimarratzekoa da. Gozatu euskaraz! esaldia nabaria da haur eta hezitzaileen soinean. Guztiek zurian daramate, baina kolore ezberdinek eta argitsuek egiten diote esaldiari indar gehiago hartzea. Haurrek udalekuak amaitu eta euskararekin bizipen positiboak bizi izan dituztela sumatzea alaitzekoa da. Lagunak, jolasak, egun bereziak, irteerak… gozamenerako momentu bihurtzen dira eta etorkizunean, orainean bizitako esperientziaz hitz egiteko aukera emango dutenak. Jolastu euskaraz, bizi euskaraz, egin lagunak euskaraz… Gozatu euskaraz!