Ospatzekoa 1240

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Garitano 2015ko mai. 15a, 10:16

Bergarako Jardun Euskara Elkartea 1990ean sortu zen herriko zenbait euskaltzaleren ekimenez.

Garai hartan, ardura piztu zen beraien artean. Euskara sustatzea zen helburu nagusia, eta gaur egun aldiz, erabilera da kezka nagusia.

Urte hauetan guztietan Jardunek lan asko egin du herrian euskara bultzatzeko eta zabaltzeko; baina oraindik ere, arlo askotan lan asko egiteko dago, batez ere sentsibilizazioan eta kontzientziazioan.

25 urte dira bai, hitzez azkar esaten direnak baina gauza asko egiteko eman dutenak. Elkartetik ere herritar ugari pasa da: bazkideak, langileak, ekintza ugaritako parte-hartzaileak…Horrek bakoitzaren barnean marka utziko zuela uste dut. Ea bada denborarekin poliki-poliki euskaltzaleon sarea osatzen eta handitzen joaten garen, denon artean egin beharreko bidea dela uste baitut; eta ea horrela beste 25 urte ez betetzera heltzen garen, hori albiste ona izango litzateke-eta. Elkarteak helburuak bete dituen seinale.

25 urte hauek ospatzen hasteko, maiatzaren 16an ekitaldi sinboliko bat egingo da orain dela 25 urte egin zen leku berean, UNEDeko aretoan, eguerdiko 13:00etan. 25 urte hauetako ibilbidearen errepasoa egingo da eta horregatik, bertara gerturatzera animatzen zaituztet. Zuetariko asko ere elkartearen 25 urte hauetako parte zaretelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak