Txapliguen hotsa!

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Garitano 2014ko mai. 28a, 00:00

Badatozkigu Pentekosteak ekintza ugari eta programazio oparoarekin.

Herriko kaleak jendez gainezka giro apartarekin. Haur, nerabe, heldu zein nagusiak jai giroan murgilduz. Musika, txapliguak, kale animazioa, barrakak…  

Ekainaren 6an, arratsaldeko zortzietan herriko plaza jendez lepo hain ezaguna den gure Bitorianatxoren zain. Kuadrilla askok kolore ezberdinetako kamiseta edo blusa jantzita. Jarduneko zapi urdinak lepoan jarrita, irudia eta euskararen aldeko esaldia agerian duela. Aurtengo lema aintzat hartuta, gau eta egun euskara lagun, herriko jaiak euskaraz gozatzera gonbidatzen zaituztet. Goazen herriko kaleak euskaraz betetzera, euskal giroa bultzatzera. Ez al dago euskal musika alaia dantzarako? Harreman eta lagun berriak zergatik ez euskaraz? Probatu al duzu euskaraz ligatzen?

Gaur egungo globalizazioak zailtasun eta oztopo batzuk jarri arren, norberaren esku ere asko dago. Euskaldunok euskaraz gozatuz, euskaraz ez dakitenak ere guregana erakarriko ditugu. Euskaraz bizitzeko autua egiteko, ezinbestekoa da euskararekin gozatu eta bizipen positiboak izatea. Horretarako jaiek aukera paregabea eskaintzen digute, aprobetxatu dezagun!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak