Proiektu berria

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Garitano 2014ko ots. 6a, 00:00
Egunerokotasuneko martxa azkar honetan, aisialdiari ere...

... tarte bat eskaini beharko diogu gure seme-alabekin gozatu eta esperientzia desberdinak elkartrukatzeko. Negua edo uda izan, gune batean zein bestean, herriak baditu aisialdiaz gozatzeko toki desberdinak eta hauek erabiltzeko aukera paregabea.

Baina, badator bai, badator Bergarara haurrendako balio anitzeko proiektu berri bat. 0-12 adin tartea hartuko duena. Proiektu ederra, berria, ilusioa sortzen duena eta urteetan amesten ibili garen hori bertan islatuta geldituko dena.

Lanean buru-belarri, Udala eta harekin batera Jardun euskara elkarteko langile, herriko guraso, irakasle, eta abar, eta abar. Herriko aisialdi euskaldunari jantzi desberdina janzteko asmoz. Kolorez betea, kolore politez, gainera.

Herriko erdigunean aurkituko dugu espazio zabala eta toki dotorea izango duen gunea, haur eta gurasoendako ekintza ugari eskaini eta denen arteko erlazioak sendotzeko txoko ederra eta bide batez herriko azokari bizia emango diona, bertako joan-etorriak bertako merkatariei aurrera egiten lagunduko diena. Beraz, goazen guztiok batera aisialdiko proiektu euskaldun berri honi kolorea ematera. Ateak zabalik daude edonork bere iritzia plazaratzeko. Hala, etorkizunean herriko haur eta gurasook hilabeteetan egindako lanaren emaitzaz gozatzeko aukera izango dugu. 

Pozgarria Udala proiektu honetan jartzen ari den ilusioa eta lana eta txalotzekoa herritarren jarrera eta interesa. Denen artean egingo dugu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak