'Namaste'

Erabiltzailearen aurpegia Sonia Etxenausia 2015ko ots. 26a, 08:37

Ez daukat Mendebaldetik natorren zalantzarik. Berdin dio elefantez beteriko gona bat janzten badut, berdin dio Indiako meditazio eta yoga zentro baten egun batzuk igaro baditut. Europarra izaten jarraitzen dut. Slam-etan zein Chols-etan hartutako teak ez nau aldatu. Ezberdina naiz, debagoiendarra edo zuiarra. Biak ere, Indiatik oso urrun daude.

Baina bai Aramaion eta bai Indian nire amaren alaba izan naiz, eta ohartu ere, alaba indiarrak euren amarekiko duten amodioa zein amorruak berdinak direla. Indiako ama eta nire ama jainkosak dira eta aldi berean bihotzeko gelarik ezkutuenean deabru gehienek dantzatzen duten abestiaren nota indartsuena.

Hortaz, konturatu naiz Bombayko Ankur Childrens Home honetan bizi den 14 urteko Kajalek malko artean  ama bere ondoan izatea gustatuko litzaiokeela esan didanean, abandonatua izateagatik gorrotatzen duela esan ondoren.

Horregatik, gure amari begira bagaude eta indiarrek agurtzeko erabiltzen duen hitzaren (namaste) zentzu sakonenean erreparatuz gero, gure bihotzeko deabruak baretzeko balio dezake: ama, nigan dagoen edertasunak zure edertasuna agurtzen du. namaste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak