Bihotza erre aurretik

Erabiltzailearen aurpegia Sonia Etxenausia 2014ko ots. 17a, 10:48

Dei bat jaso nuen 1984ko apirilaren 13an. Etxetik irten eta han aurkitu nuen opari eder bat: nire gorputza.

Jarraian, behar bat sumatu nuen eta mugitzen hasi nintzen. 

Desioak piztu zitzaizkidan gorputz honen barruan eta horiek mila koloretako bidaiak egitera bultzatu ninduten. Bidaia horietako batzuk, arriskutsuak benetan! 

Baina arrazoitzeko gaitasunak ere nirekin bidaiatu du eta honi esker, bizitako egoera guztiak ikasketa eraikitzaileetara eraldatu ditut.

Erdia ere ez dut ikusi eta ametsek bizirik diraute. Oraindik ere, oztopoz apaindutako ibilbideetatik paseatzera naramate. Gaur egun, helduagoak eta naturalagoak dira ibilbide horiek. 

Noizbait, oztopoen eraginez, bihotza ere erretzen sentitu dut, baina ez da inoiz kiskali, esperientziak esaten baitit: "Merezi du, neska!"

Gorputza pizten zait baserritarren indarra eta irribarrea ikustean, noizbait lagundutako etorkinen edo emakumeen esker ona entzutean, bertako basoen hotsa sentitzean eta tabernarien alaitasuna konpartitzen dudanean.

Horregatik, neronen eta auzotarren bihotzak erre aurretik, zigarroa erretzea dut nahiago! 

Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila Erlaneko koban! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak